Live: Quiksilver Saquarema Pro
Over: Billabong Rio Pro WCT
Over: Reef ISA World Games
VIDEOS: All Videos
ISA WSG: 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
SLIDESHOWS: All Albums
ISA WSG: 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |![]()
San Miguel Pro Zarautz Presented by Euskaltel 2012

San Miguel Pro Zarautz
Presented By Euskaltel
ASP 6-Star Men's Event
Zarautz, Basque Country Spain
28 August - 2 September 2012
ASP Men´s Star Events zirkuituko sei izarreko mundu mailako txapelketa da hau
Surfersvillage Global Surf News, 2 July, 2012 : - - Aurten ere, Europako surf egutegiko surf txapelketarik garrantzitsuenetarikoa jasotzeko prest dago Zarautz. Izan ere, Zarauzko Surf Elkarteak (ZSE), 6. aldiz, San Miguel Pro Zarautz Presented by Euskaltel ospatzera doa datorren abuztuak 28-irailak 2 bitartean. Alegia, Surf kultura eta nazioarte mailako surf onenaren isladan bilakatu den ekitaldia hain zuzen ere.
ASP MEN’S STAR EVENTS
ASP Men´s Star Events zirkuituko sei izarreko mundu mailako txapelketa da hau, zeinek munduko ehun surflari onenak erakartzen dituen; hauen artean, dozena bat euskaldun daudelarik eta hauen buru Aritz Aranburu zarauztarra duguna. Besteak beste, momentu honetan rankineko buru diren Matt Banting australiarra edota William Cardoso brasildarrari egin beharko die aurre.
San Miguel Pro Zarautz presented by Euskaltel, zirkuitua osotzen duten 9 probetatik 6.ena dugu eta lehena Europako etapan. Australiako etapa amaitu berria da eta Europa eta gero Hegoafrika eta EEBB izango dira eszenatoki berriak.
SURF ART eta APPS, 2012.eko BERRIAK
Zarauzko Surf Elkarteak urtero berritzeko eta hobetzeko saikaera ederra egiten du eta lan honetan, hiri-surf artearen aldeko apostua egitea erabaki du. Horrela, hilabeteko erakusketa aparta eskeiniko du Zarauzko leku ezberdinetan, Kutxa eta udalaren laguntzari esker. Ospe handiko Pablo Ugartetxea artistak, lehendabiziko aldiz, bere lana erakutsiko du Zarautzen. Gainera, lehiaketa zonaldeko horman, izen handiko grafiteroek, haien lanak erakutsiko dizkigute eta publikoarekin bat eginda, esperientziak eta arte trukaketak egin ahal izango dira.
On the Box! By Euskaltel
On-line zonaldea izango da hau. Hondartzara hurbiltzeko aukera ez duenak, hemen garatzen den guztiaren berri izan dezake Euskaltelek garatu duen mugikorrentzako aplikazioari esker. Honen bitartez, uneoro gertatzen ari denaren berri jaso daiteke, formato ezberdinetan: web, blog edota giza sareen bitartez, olatu parteak kontsultatu ahal izango dira, baita txapelketako une onenen bideo-laburpenak jaitsi, elkarrizketa esklusiboak ikusi edota lehiaketa ezberdinetan partehartu ere. Izan ere, publikoa inplikatzea da helburua.
SAN MIGUEL GAUAK
Mundu mailako surf txapelketaren inguruan hamaika ekintza garatuko dira; era honetan, hondartzako akzioa etengabekoa da, ekitaldia irauten duen 6 egunetan zehar. Surflariak eta publikoa, besteak beste, gauero San Miguelek antolatzen duen kontzertu eta barbakoetaz gozatzeko aukera izango dute. Surfaz aparte, ospe handikoak baitira, elkitaldi honetan antolatzen diren musika kontzertuak eta DJ sesioak; gau bakoitza, festa bakarra delarik.
www.aspeurope.com
Source: Watersports
Author Claire Bolitho / Rob Joules
Tags: Zarautz, ASP Europe, Men's Star Events, Basque Country
Events: Surfersvillage














